LOTURAK GETXO
Harrera, inklusioa, hiri abegitsuak eta erkidego inklusiboak, kidetza, elkarbizitza eta loturak… Terminoak eta kontzeptuak, migratzaileen, nazioarteko babes-eskatzaileen edota errefuxiatuen helduerarekin, harrerarekin eta erroketarekin lotutako politikei, jarrerei eta errealitate sozialei buruz hausnartzeko.
Loturak Getxok herritarren hausnarketarako prozesua sustatzen du, eta Getxok “hiri abegitsu” moduan kulturarteko tokiko politikaren esparruan izan behar dituen ezaugarriak zehaztea dauka helburu, herritarrak eurak sentsibilizatzeko eta erkidego inklusiboen garapena sustatzeko.

HELBURUAK
Getxon herritarren harreran lehendik dauden esperientziei balioa ematea eta agerian jartzea.
Topaketarako, hausnarketarako eta narrazio digital inklusiboen baterako sorkuntzarako eremuen sorrera sustatzea, getxotarrek Getxok “hiri abegitsu” moduan duen mezua sortu eta zabaldu dezaten.
Herritarrak partaidetzazko estrategiaren bidez sentsibilizatzea eta inplikatzea, narrazioen zein mezuen zabalkundean duten protagonismoa indartzeko, eta, horrez gain, Getxoko biztanleak eurak sentsibilizatzea.
Partaidetzazko prozesuak sustatzea, getxotarrek Getxoko migratuen harrerarekin eta inklusioarekin duten gizarte-konpromisoa bultzatzen duen erkidegoa sortzeko.
PROZESUA

LOTURAK PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO JASO NAHI DUZU?
Izena eman ekintzak noiz hasiko diren jakin ahal izateko; baita proiektuaren gaurkotasunaren gaineko informazioa jasotzeko ere. E-maila soilik bete dezakezu edo informazioa Whatsapp bitartez jaso ahal izateko Teléfono eremua ere.