NARRAZIO DIGITAL INKLUSIBOAK BATERA SORTZEKO TAILERRAK

LOTURAK GETXO pertsonen harreraren aldeko ahotsen ekosistema sortzeko prozesu irekia da.

Logika horretan, adinaren arabera banatutako tailerrak antolatu ziren, eta, bertan, taldeei proposamen bana egin zitzaien, kontakizun koral hori elikatzeko moduko narrazioak batera sortzeko.

ADINEKOEKIN EGINDAKO TAILERRAK

Hasteko, migrazioak betidanik egon direla eta egongo direla esan beharra dago. Getxo, hain zuzen ere, emigrante eta immigranteen herria da. Hori dela eta, gure udalerriko adineko etorkinen eskutik jakin nahi izan genuen nola bizi izan zituzten migrazio-prozesuak XX. mendeko bigarren zatian.

Batetik, elkarrizketarako guneak sortu ziren, eta, bertan, etorkinek behar besteko aukera izan zuten, euren migrazioaren historiak partekatzeko eta euren migrazio-prozesuen aldeak zein antzekotasunak ezagutzeko.

Horrez gain, zenbait bizi-historia ere grabatu genituen, eta, bertan, Penintsulako beste leku batzuetan edo beste herrialde batzuetan jaiotako gaur egungo getxotarrek euren migrazio-prozesua partekatu zuten.

Askotan aipatu zuten nolakoa zen lehengo Getxo oraingo Getxoren aldean, zer zen leku maitatuak ixtea, aukera berriak aurkitzea eta kode desberdinen bidez bizitzen ikastea. Aipatu ere egin zen zeinen garrantzitsua den behar besteko loturak sortzea, jaioterritik urrun dagoen bizimodu berriari hasiera emateko erronkari aurre egin ahal izateko. Bestetik, migrazioa gertatzen deneko une historikoa edozein dela ere, hori aldatzen ez dela ere azaldu zen.

HELDUEKIN EGINDAKO TAILERRAK 

Hasteko, migrazioen ikuspegi ona indartu behar zenez, helduen talde batekin lan egitea erabaki zen, udalerriaren kulturarteko mapaketa digitala egiteko.

Mapaketa bateratuari esker, badago biztanleek bizileku duten lurraldeari buruz dituzten ikuspegiak balioesterik.

LOTURAK proiektuaren kasuan, honako hauexek agerian jartzen laguntzea ere bazen mapaketaren helburua: batetik, harrerarekin zein kulturartekotasunarekin lotutako jarduerak garatzen dituzten elkarteak; eta, bestetik, udalerriko enpresa-sarea aberasten duten etorkinen ekintzailetzak.

Tailer hori hiru saiotan banatu zen.

Lehenengo topaketaren hasieran, hausnarketa-gunea antolatu zen, eta, bertan, pertsonen harrerari buruz hitz egin genuen: zer dakar?, zer esan nahi du?, zer behar du?

Ostean, “harreratik eskainitako begiradaren” premia landu genuen. Geure kaleak zeharkatu genituen, oraingo honetan harreraren ikuspegitik ikusi nahian. Nolakoak dira gure kaleak? Nolakoa da ikusten dugun jendea? Zer egiten du jende horrek? Zer edo nor falta da? Zer dago sobera?

Azkenik, nork bere lana egin zuen, migrazio-prozesua azaldu ahal izateko. Mapaketaren teknikara hurbiltzen hasteko, oso garrantzitsua zen bizitzako uneak une horiek gertatu zireneko lekuekin lotzen ikastea: bizitzaren, historiaren, sentipenen, aldaketen, adostasunen eta desadostasunen… mapak.

Bigarren topaketa, ordea, praktikoagoa izan zen. Mapatzea zen asmoa, hau da, batetik, Getxoko mapa batean udalerriko harrera-prozesuetan zeregin aktiboa duten elkarteak lekuratzea; eta, bestetik, udalerriko etorkinek zuzendutako jarduera ekonomikoak zein negozioak lekuratzea.

Bi mapa, bi taldea, eranskailu asko, informazio asko eta paperean irudikatzeko gogo handia.

Informazioa antolatu ondoren, parte-hartzaileak prestatu genituen, telefono mugikorrak mapaketa egiteko tresna moduan erabili zitzaten.

LOTURAK partaidetzazko proiektua dela kontuan hartuta, tailerreko parte-hartzaileak hiru taldetan banatu ziren, udalerria mapatzeko eta paperean egindako mapaketan azaltzen den informazioan oinarritutako narrazio digitalak sortzeko.

Grabatu eta galdetu egin zuten, eta hauxe izan zen emaitza.

NERABE ETA GAZTEEN TAILERRAK

Kasu honetan, honako hauexekin lan egin genuen: batetik, Aisibizia; eta, bestetik, Julio Caro Baroja BHI.

Bi kasuetan, antzeko metodologia erabili zen. Harrerari buruz hausnartzeko lehenengo fasearen ostean, neska-mutilek euren ustez hiri adeitsua nolakoa izan behar den irudikatu zuten maketetan.

Julio Caro Baroja BHIko ikasleek harrera-mezuen bideoak grabatu zituzten beste herrialde batzuetatik Getxora iristen diren ikasleentzat.

Aisibizia irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 2007an sortu zuten eta Getxoko udalerriko ume, nerabe eta gazteen gizarte eta hezkuntza arloko premiei erantzunak ematea du helburu. Bertako neska-mutilek eta Italiako Apicen dituzten homologoek LOTURAK proiektuko tailer batean parte hartu zuten Erasmus+ programako gazteen trukearen esparruan.

Etorkin eta errefuxiatuen harrerari buruz hausnartu ondoren, kalera irtetea erabaki zuten, getxotarrek gaiari buruz dituzten iritziak biltzeko.

Azkenik, #mensajedeacogida mezudun komunikazio-kanpaina horizontal txikia egin zen, eta, bertan, parte-hartzaileek sare sozialetara igo zituzten haien adineko neska-mutilentzako harrera-mezu errazak.

OPEN SPACE

NARRAZIO DIGITAL INKLUSIBOAK BATERA SORTZEKO TAILERRAK

LOTURAK GETXO EREDUAREN BARREIAKETA

LOTURAK PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO JASO NAHI DUZU?

Izena eman ekintzak noiz hasiko diren jakin ahal izateko; baita proiektuaren gaurkotasunaren gaineko informazioa jasotzeko ere. E-maila soilik bete dezakezu edo informazioa Whatsapp bitartez jaso ahal izateko Teléfono eremua ere.

    Baldintzak eta Pribatutasun Politikak.