LOTURAK GETXO EREDUAREN BARREIAKETA
Emaitzen barreiaketa kolektiboa LOTURAK proiektuko lehenengo fase honetako jardueren azken etapa da.
LOTURAK proiektua sortu zenean, beste testuinguru askotara egokitzea zuen helburu. Hori dela eta, barreiatzeko fase hau funtsezkoa dela uste dugu.
Bidean agertzen diren eremu interesgarriek LOTURAK beste proiektu sozial eta kultural batzuekin, beste pertsona batzuekin, beste esperientzia batzuekin… partekatzeko aukera ematen digute.
Hona hemen, besteak beste, LOTURAK azaltzeko aukeratu ditugun guneak:
KKN Berrikuntza Jardunaldia
LOTURAK eta beste proiektu batzuk Karraskan elkarteak antolatutako jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatu zituzten, kulturaren eta sorkuntzaren arloan egindako lanaren inguruan zenbait ikuspegik eskaintzen dituzten begiradak arakatu nahian.
Inolako zalantzarik gabe, oso gai garrantzitsua da gaur egun, behar den moduko politika publikoak diseinatzeko eta proiektu bideragarriak garatzeko orduan.

Dweek
“Getxo, herritarrekin lan egiteko bitakora” izenburupean eta Bilbao Bizkaia Design Weeken esparruan, itsas jarduera honetako parte-hartzaileek Getxoko udalerrian egindako partaidetzazko hiru proiektu sozialetako protagonistekin hitz egin ahal izan zuten: Bentaranoa, Loturak eta Thinking Fadura.

Jendaurreko aurkezpena
2019ko abenduaren 12an, LOTURAK proiektuko lehenengo faseko emaitzak aurkeztuko dira jendaurrean. Aurkezpena Etorkinen Nazioarteko Eguna den abenduaren 18ko jardueren esparruan egingo da.
LOTURAK proiektuak leku askotan agerian jartzen jarraituko duelakoan gaude, lehenengo fase honetan sortutako ikaskuntza guztia ahalik eta jende gehienarekin partekatu ahal izateko.

LOTURAK PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO JASO NAHI DUZU?
Izena eman ekintzak noiz hasiko diren jakin ahal izateko; baita proiektuaren gaurkotasunaren gaineko informazioa jasotzeko ere. E-maila soilik bete dezakezu edo informazioa Whatsapp bitartez jaso ahal izateko Teléfono eremua ere.