HAUSNARKETARAKO ETA PRESTAKUNTZARAKO TAILERRAK

LOTURAK Getxok narrazio inklusiboen partaidetzazko baterako sorkuntzarako prozesuak proposatzen ditu, “hiri abegitsua” den Getxoren kontakizuna eratzeko.

Zenbait jatorri eta errealitate sozial, kultural eta politikotako pertsonei egin zaie parte hartzeko gonbita, hitz egin eta hausnartu dezaten eta behar bezala trebatu daitezen, tailerren bidez eta partaidetzapean narrazio inklusiboak sortzeko eta zabaltzeko.

Gazteentzako tailerrak, elkarrizketak egiteko

  • 06/21 Lehenengo saioa. Elkarrizketa, hausnarketa, arloen zehaztapena, gai eta pertsona interesgarriak eta ezagutzeko, nork bere burua ezagutzeko eta bestearen lekuan jartzeko dinamikak. 16:00-20:00.

  • Iraila/urria. Bigarren saioa. Prestakuntza, diseinua eta plangintza, gaien prestaketa eta parte-hartzaileek bestearen lekuan jarrita elkarrizketak egiteko praktikak. 10:00-16:00.

  • Iraila/urria. Hirugarren saioa. Narrazio inklusiboen baterako sorkuntza. “Loturak” berriemaileek Getxon bertan egingo dituzte elkarrizketak, herritarrek hiri abegitsu eta inklusiboari buruz eskainitako lekukotasunak lortzeko. 10:00-14:00.

Helduentzako tailerrak, Getxoko kulturarteko mapaketa egiteko

  • 06/07 Lehenengo saioa. Elkarrizketa, hausnarketa eta Getxoko etorkinen jarduera ekonomiko, kultural eta kirol-arlokoen zehaztapena. 16:00-20:00.

  • Iraila/urria. Bigarren saioa. Mapaketa egiteko prestakuntza, ibilbideen diseinua eta mapa sortzeko leku eta pertsona interesgarrien plangintza eta zehaztapena. 10:00-16:00.

  • Iraila/urria. Hirugarren saioa. Narrazio inklusiboen baterako sorkuntza. Parte-hartzaileek Getxon bertan egingo dituzte elkarrizketak, iritziak arakatzeko eta kulturarteko mapaketarako lekuak zein jarduerak erregistratzeko. 10:00-14:00.

Adinekoentzako tailerrak, bizitzako historiak eta harrera-esperientziak biltzeko

  • 06/12 Lehenengo saioa. Elkarrizketa, hausnarketa, bizitza migratzaileen historien zehaztapena, harreren lekukotasunak, lurraldearekiko loturak, ikasbideak eta esperientziak. Lekukotasunen, bizitzako historien eta Getxoko harreraren zein inklusioaren inguruko esperientzien grabaketa. 10:00-14:00.

Tailerrak Romo Kultur Etxea-RKEn egingo dira.

Ez ezazu galdu Loturak Jende erkidegoaren parte izateko aukera. Gero eta gehiago gara!

OPEN SPACE

HAUSNARKETA ETA PRESTAKUNTZA TAILLERRAK

NARRAZIO INKLUSIBOEN BATERAKO SORKUNTZA ETA HEDAPENA

ERKIDEGOA SENDOTZEA

LOTURAK GETXO EREDUA HEDATZEA

LOTURAK PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO JASO NAHI DUZU?

Izena eman ekintzak noiz hasiko diren jakin ahal izateko; baita proiektuaren gaurkotasunaren gaineko informazioa jasotzeko ere. E-maila soilik bete dezakezu edo informazioa Whatsapp bitartez jaso ahal izateko Teléfono eremua ere.

Baldintzak eta Pribatutasun Politikak.