OPEN SPACE

Loturak Getxo proiektuko jarduerak 2019ko maiatzaren 11n, larunbata, hasi ziren.

Proiektua Faduran aurkeztu zitzaion gizarte getxotarrari, lanerako eremu irekian. Open Space horretan, 50 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten, ideiak lotzeko, kezkak zein premiak proposatzeko eta Getxok etorkinen zein errefuxiatuen harrerari begira gainditu behar dituen erronkak agerian jartzeko.

Horrela, Loturak Getxo proiektuak honako hauexei buruzko kontakizuna eratzeko prozesuari eman zion hasiera: hiria eta bertako biztanleak, harrera-prozesuak, bertan bizi diren lagunak, bizilagun berrien historiak, inklusio positiborako kasuak eta gainditu beharreko erronkak eta zailtasunak.

Dibertsitateari, kulturartekotasunari eta harrerari buruzko kontakizuna.

Beste herrialde batzuetatik datozenen harrerarekin eta inklusioarekin konpromisoa duten getxotarrei bota genien erronka, bidezkoagoa, solidarioagoa eta inklusiboagoa den gizartearen eraketaren aldeko erronka, alegia.

Jardunaldi bizi-bizian, parte-hartzaileek Getxoko etorkin eta errefuxiatuen harrerarekin lotutako 20 gai baino gehiago proposatu zituzten.

Sortutako hausnarketa-gune guztiek “kexa” edo “diagnostiko” hutsa gainditu zuten, lehendik zeuden esperientziak nabarmendu zituzten modu onean eta Getxo harrerari begira indartzen jarraitzeko proposamenak egin zituzten.

Open Space-aren memoria

OPEN SPACE

NARRAZIO DIGITAL INKLUSIBOAK BATERA SORTZEKO TAILERRAK

LOTURAK GETXO EREDUAREN BARREIAKETA

LOTURAK PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO JASO NAHI DUZU?

Izena eman ekintzak noiz hasiko diren jakin ahal izateko; baita proiektuaren gaurkotasunaren gaineko informazioa jasotzeko ere. E-maila soilik bete dezakezu edo informazioa Whatsapp bitartez jaso ahal izateko Teléfono eremua ere.

Baldintzak eta Pribatutasun Politikak.