NARRAZIO INKLUSIBOEN BATERAKO SORKUNTZA ETA HEDAPENA

Tailerretako lehenengo bi saioetako parte-hartzaileak taldeetan banatuko dira, eta, garatu beharreko lanaren plangintza egindakoan, narrazio inklusiboak sortuko dituzte batera. Hirugarren eta azken une horri “narrazio inklusiboen baterako sorkuntza” esaten diogu. Talde bakoitzak beretzat garrantzitsua dena grabatu edo sortu egingo du “Gente LOTURAK Jende” guztiaren artean eratutako hiri abegitsua den Getxoren kontakizun honetarako ekarpen moduan.

AURREIKUSITAKO EMAITZAK:

  • Nerabeek hausnartu eta “hiri abegitsuari” buruzko narraziotxoak sortuko dituzte.

  • Gazteek elkarrizketak egingo dituzte herritarrek “hiri abegitsua” kontzeptuaren inguruan duten iritziari buruz.

  • Helduek lurraldea mapatu, migratuen bizitzako historiak sortu eta gizartean egin duten ekarpena azalduko dute.

  • Adinekoek Getxok migratzaileen harrera-hiri moduan edukitako iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko lekukotasunak lortuko dituzte.

OPEN SPACE

HAUSNARKETA ETA PRESTAKUNTZA TAILLERRAK

NARRAZIO INKLUSIBOEN BATERAKO SORKUNTZA ETA HEDAPENA

ERKIDEGOA SENDOTZEA

LOTURAK GETXO EREDUA HEDATZEA

LOTURAK PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO JASO NAHI DUZU?

Izena eman ekintzak noiz hasiko diren jakin ahal izateko; baita proiektuaren gaurkotasunaren gaineko informazioa jasotzeko ere. E-maila soilik bete dezakezu edo informazioa Whatsapp bitartez jaso ahal izateko Teléfono eremua ere.

Baldintzak eta Pribatutasun Politikak.